Eskualdeko argazkilari berriak, Modottin, azaroa bukatu arte

Ostegunetan salbu, gainontzeko egunetan bisitatu daiteke. Lanegunetan, 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

Erakusketako argazki bat

Erakusketako argazki bat

Hondarribiko Kale Nagusiko Modotti tailerrak Orereta Argazkigintza Taldearen (OAT) erakusketa bat jasoko du azaroaren 30a arte. Erakusketa anitza da, estilo eta teknika askotarikoa, egileen esanetan: “Talde hau duela bost urte sortu zen, argazkigintza ikasteko, ezagupenak eta esperientziak konpartitzeko…, dena argazkigintzarekin lotuta. Herri askotako (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Irun, Hondarribia edo Donostia) eta adin desberdinetako lagunek parte hartzen dute taldean, edo hartu izan dute, gazteena 13 urterekin hasi zen. Beraz, erakusketa honen edukiak aniztasun horri erantzuten dio”. Hala, erretratoak, paisaiak, izadi hilak, hiri paisaiak edota espeleologiako argazkiak bildu ditu OATeko kideek Modottin erakusteko. “Hamaikatxo ekintza antolatu izan ditugu taldean egiteko. Erakusketa hau egindako ibilbidea erakusteko aitzakia ona delakoan gaude”, erantsi dute OATkoek. Taldeko kide bat Modottiko arduraduna, Gotzone Elu bera da. Bere argazkiekin batera, Alberto Santiago, Borja Sagarzazu, Gabi Perez, Iñigo Elvira, Juan Alvarez, Kontxi Pampliega, Lander Santos, Manu Matas, Pilas Palacios, Raul Hernandez eta Sergio Labururenak bildu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.