Komunikazioa genero ikuspegitik landuko dute hiru ostegunetan

Hondarribiko Emeki emakume elkarteak antolatu du eta Coral Heras berdintasuneko teknikariak emango ditu jardunaldiak.

Asier Perez-Karkamo

Hondarribian ere ospatuko dute Santa Zezilia Eguna

Musikarien zaindari gorazarre egingo diote igandean Euskal Herri osoan, baita Hondarribian ere. Herriko kaleetan barrena ibiliko dira musikariak eta abesbatzak. Besteak beste, txistularien kalejira izango da 11:00etan eta 12:30ean meza parrokian, Santa Zeziliaren omenez. Txistulariak eta elizako abesbatza elkarrekin ariko dira tenpluan.

admin

Aitor Txarterinak irribarreak marraztuko ditu etzi Arma Plazan, txiste grafikoen sari banaketan

Aurkeztutako lanen erakusketa dago Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta bertan sarituko dituzte lanik onenak, larunbat eguerdian.

Asier Perez-Karkamo

Preso eta iheslarien aldeko sarea hilaren 28an iritsiko da Hondarribira

Kultur Etxean egingo dute aurkezpena, eta egitura nazionaleko bi kidek parte hartuko dute. Herritarren sarea osatu nahi du Sarek, dispertsioarekin bukatzeko. Presoak hurbiltzea eta libre beharko luketenak askatzea dira gertueneko helburuak.

Asier Perez-Karkamo

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute astearteko elkarretaratzean

Oarsoaldeko talde feministek deitu dute elkarretaratzea, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren barruan. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan bilduko dira, 19:00etan. Egun horren harira beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.

admin
Irun Ekintzan 2014 Sariak

Valvulas Zubi, Fepako, Plaza de Ideas eta Manufacturas Gove enpresak saritu dituzte

"Berrikuntzaren" eta "nazioartekotzearen aldeko apustua" egiteagatik Irun Ekintzak 2014 sariak eman dizkie epaimahaiak; 12 proiektu aurkeztu ziren denera lehiaketara.

Rebeka Parras

Elektropatxarangaren azken abestia, esklusiba olinpikoan

Azaroaren 29an hasiko dira 2014-2015eko herri olinpiadak. 400 partaide baino gehiago izango dira lehian eta haien omenez, Olinpiadak abestia grabatu du Hondarribiko Elektropatxarangak. Sartu albistean eta entzun.

Asier Perez-Karkamo
San Pedro Pysbeko iturria

Hasi dute San Pedro Pysbeko parte hartze prozesua

Parte hartze prozesuaren bigarren eta azken bilera hilaren 29an egingo du udalak San Pedro Pysbeko bizilagunekin.

admin

Igor Meltxorren liburuaren aurkezpena, gaur, Olagarron

El abertzalismo virtual, modelo de gestión del PNV liburuan EAJren ibilbidea aztertzen du, ikuspegi kritikoz. 19:30ean hasiko da hitzaldia.

admin

Pasaiako 60 merkatarik euskarak euren zerbitzuaren kalitatea handituko duela baieztatu dute

Euskararen erabilera areagotzeko, eta horrek ematen duen balio erantsiaz herritarrak ohartarazteko kanpaina abian jarriko dute herrian.

admin

'Kaxa hutsak', betetzeko

Presoen gaia Zu ikusteko bidean liburuan landu eta gero, Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrak euskal iheslarien esperientzia kontatu nahi du, Josu Trueba lankidearekin batera. Alde egindakoak detektatu, haiekin bizitzera joan, eta idatziz, bideoa eta azgazkiz kontatzeko asmoa dute. Crowfunding kanpaina egin dute lanean hasteko.

Asier Perez-Karkamo

Babarrun jana antolatu du Ramuntxok iganderako

San Martin gastronomoen patroia ospatzeko helburuarekin prestatu dute babarrun jatea Ramuntxo Trinkete Clubeko kideek.

admin

"Zaila da iheslariak onartzea zu egun osoz grabatzen egotea, lotsa dago, baina beldur erreala ere bai"

Bihar, Gari Garaialde argazkilariari egindako elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, edizio digitalean. Euskal iheslarien inguruko lana egiten hasi da Josu Trueba lankidearekin. Kaxa hutsak du izena, eta helburu hori dute, hutsunea betetzea, iheslari politikoen eguneroko bizipenak ezagutaraztea. http://vimeo.com/110132725

Asier Perez-Karkamo
Gehiago