Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Valvulas Zubi, Fepako, Plaza de Ideas eta Manufacturas Gove enpresak saritu dituzte

"Berrikuntzaren" eta "nazioartekotzearen aldeko apustua" egiteagatik Irun Ekintzak 2014 sariak eman dizkie epaimahaiak; 12 proiektu aurkeztu ziren denera lehiaketara.

Rebeka Parras
Irun
2014/11/19
Irun Ekintzan 2014 Sariak

Irun Ekintzan 2014 Sariak

Irun Ekintzan 2014 sari banaketa egin zuten atzo iluntzean Ficoba erakustazokan. Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Miguel Angel Paez Sustapen Ekonomikorako delegatuak parte hartu zuten ekitaldian. Hamabi proiektu aurkeztu ziren denera lehiaketara eta horien artean, lau izan ziren irabazleak. Paezen hitzetan “berrikuntzaren bidea” hartzeagatik eta “nazioartekotzearen aldeko apustua” egiteagatik. Marisa Arriola epaimahaikideak bere aldetik egitasmoen “kalitatea” nabarmendu nahi izan zuen ekitaldian: “Azken fasean sailkatu diren egitasmoen kalitatea nabarmentzekoa izan da, eta kosta egin zaigu kategoria bakoitzeko irabazlea izendatzea”. Irabazleak Plaza de Ideas S.M.ek ideia berritzaileen kategorian irabazi du. “Tokian tokiko eta betiko saltokiak merkaturatzeko proposatutako ideiaren izaera berritzailea, eragin ekonomikoa, Irungo komertzioaren irudiaren hobekuntza eta ideiaren potentziala” azpimarratu zituen epaimahaiak. David Baron enpresako ordezkariak jaso zuen 3.000 euroko saria. 20 lagunetik gorako kategorian Valvulas Zubi S.M. saritu zuen epaimahaiak eta besteak beste nabarmendu zuen: “Egitasmoaren berrikuntza eta heldutasun maila; enpresan aitzindari den produktua hobetzeko egindako saiakera eta aldaketarako ausardia; produktua lehiakorragoa egiteko eta merkatuan duen posizionamendua hobetzeko ahalegina; nazioartekotze proposamena eta, batez ere, gertuko hornitzaileekin aritzeko apustua Irungo industria-sarearen mesedetan”. 3.000 euroko saria jaso zuen Erika Usabarrena ordezkariak enpresaren izenean. Saritutako ondorengo enpresa Fepako S.M. izan zen. 20 langiletik beherako enpresen kategorian jaso zuen saria. Balioan jarritako ezaugarriak ondokoak izan ziren: “Gabezia bati erantzuteko sortutako produktua izatea, eta produktua sortzeko egindako diseinu, ikerketa eta produkzio lana; eraikuntzako langileen segurtasun baldintzak hobetzeko produktua izatea, beste sektore batzuetara zabaldu daitekeena”. Ainhoa Pachecok eta Iban Oterok jaso zuten 3.000 euroko saria. Bukatzeko, epaimahaiak Manufacturas Gove S.M. enpresa saritu zuten “proposamenaren kalitatea, izaera ekintzailea, egitasmoaren bideragarritasuna eta produktuaren potentzialtasuna” nabarmenduz. Kasu honetan, Nestor Tolosa eta Javier Gonzalez proiektuaren bultzatzaileak 1.000 euroko saria jaso zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.