Aitor Txarterinak irribarreak marraztuko ditu etzi Arma Plazan, txiste grafikoen sari banaketan

Aurkeztutako lanen erakusketa dago Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta bertan sarituko dituzte lanik onenak, larunbat eguerdian.

Neguko Jardunaldien barruan, txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa egingo dute larunbatean, hilak 22, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 12:30ean.
Txiste grafikoak

Txarterina, iazko sari banaketa eta gero

Aurreko urteetan udaletxean egin da ekitaldia, baina aurten erakusketa Arma Plazan jarri dutenez, leku horretan egingo dute sari banaketa ere. Hala, larunbatean bertara joaten denak aukera izango du erakusketa ikusi eta Aitor Txarterina komikigileak aurtengo ekitaldirako prestatuko duen ekitaldiaz gozatzeko. Seguru izango dela errotulagailu potoloa hartu eta Txarterinarekin batera marrazteko aukera. Neguko Jardunaldiak 2014
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.