"Zaila da iheslariak onartzea zu egun osoz grabatzen egotea, lotsa dago, baina beldur erreala ere bai"

Bihar, Gari Garaialde argazkilariari egindako elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, edizio digitalean. Euskal iheslarien inguruko lana egiten hasi da Josu Trueba lankidearekin. Kaxa hutsak du izena, eta helburu hori dute, hutsunea betetzea, iheslari politikoen eguneroko bizipenak ezagutaraztea. http://vimeo.com/110132725

500 euro Kaxa hutsak betetzen hasteko. Diru hori geratzen zaizkie Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrari eta Josu Trueba Bostok agentziako lankideari 12.000 euroko crowfounding kanpaina burutzeko. Euskal iheslarien esperientzia kontatu nahi dute, argazkiz, bideoz eta idatziz, eta horretarako bi urte beharko dituztela uste dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.