
Babes ofizialeko etxebizitza esleitu eta hasierako sarrera ordaindu arren, mailegua emateari uko egin zien bankuak 5 lagunei; orain, aurreratutako zenbatekoa berreskuratzeko arazoak dituzte enpresa eraikitzailea hartzekodunen lehiaketan dagoelako.

Fenix 11 23 filma proiektatuko dute gaur Kultur Etxean, 20:00etan, 14 urteko gazte katalan baten istorio erreala kontatzen du; gau batean 30 guardia zibil joan zitzaizkion etxera, supermerkatu kate bati katalanezko etiketak eskatzeagatik terrorismoa leporatuta.

Bihar, ostirala, aurkeztuko dute Hondarribian Sare, 19:30ean Denda kaleko Kultur Etxean. "Ahalik eta jende anitzena inguratzea da helburua, argi utzita giza eskubideez ari garela", esan du Jone Eizmendi antolatzaile taldeko kideak.

Lezoko Larrialdiak enpresako ordezkariek OLA egitasmoaren gainean egindakoa azaldu diete beste hainbat enpresetako ordezkariei.

Endanea Garden lore saltokiak Gabonetako azoka egingo du igande honetan, hilak 30, 10:00etatik 14:00etara. Gabonetan etxea nola apaindu eta Olentzerori zer eskatu erabakitzeko aukeraz gain, goiz pasa egiteko modua izango da, hainbat ekintza prestatuko baitituzte: haurrentzako makilaje tailerra, etxeko abereak, zuzeneko musika... ardo beroa eta konpota banatuko dituzte.

Abenduaren 3arekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute hamaika lekutan. Horren harira, egitarau berezia prestatu du tokiko gobernuak.

Sare taldea aurkeztuko dute gaur Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Zer den, helburuak zeintzuk diren eta lanean zertan ari diren azalduko dute. Ekitaldia prestatzeko lanetan harrapatu ditu HITZAk Jone Eizmendi eta Irati Amunarriz, eta ekitaldiaren nondik norakoak eta egitura berriaren helburuez mintzatu dira.

Jimmy T. Murakami zuzendariaren Cuando el viento sopla filma emango dute gaur, ostirala, Puntaleko eskola zaharrean, 22:00etan. Gazte Xaiak antolatutako Ikusmira zine proiekzioen barruko emanaldia da, Zinema Apokalitikoari buruzko azkena; abenduan animaziozko pelikula gehiago botako dituzte, Zinema konparatua zikloan.

Azaroko ohiko plenoan udal langileen batzordeko azken momentuko mozioa sartu zen. Bertan, negoziazio mahaia abian jartzea eskatu zuten langileek.

Jon Txasko Trafiko delegatua eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia izan ziren bertan, urbanizazioaren lehenengo fasearen gaineko azalpenak ematen.

Baionako taldeak bihar bukatuko du Psilocybenean bi urtez luzatu den A ala B Tour-ra. Kontzertuaren ondoren jaia izango da Lakaxitan.

Txangoa eta babarrun jatea egingo dute igandean. Gaur, berriz, dokumentala emango dute elkartearen egoitzan, Groenlandiako trabesiari buruzkoa. Larunbatean XXVII. Bizikloia egingo dute.

Ainara Santamariak idatuko du 18:00etan udaletxean hasiko den saioa. Ondoko bideoan, maitasun erromantikoaz mintzo da Santamaria. Topatu gazte atariak egindakoa da. http://youtu.be/sksqxQFPtuA

Willis Drummondek A ala B biraren azken kontzertua emango du ostiralean, eta denbora batez atseden hartuko du taldeak. Oarso Bidasoko HITZA Jurgi Ekiza abeslari eta gitarristarrekin egon da eta azken saioa Hondarribian egiteko arrazoia azaldu du: "Mundu honetan, eta batez ere Euskal Herrian, izaten ahal da ttipi eta mitikoa... Psilocybenea holakoa da guretako".