Euskara planen gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldean
Lezoko Larrialdiak enpresako ordezkariek OLA egitasmoaren gainean egindakoa azaldu diete beste hainbat enpresetako ordezkariei.
OLA sistemaren bidez euskara plana indarrean duten Oarsoaldeko hainbat enpresak gogoeta egin zuten hilaren 20an, Lezoko Larrialdiak taldearen egoitzan, plan horien gaineko gogoeta egiteko. Plan horiek Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak sustatzen ditu. Larrialdiak-eko kideek abian duten planaren berri eman zieten eskualdeko hainbat enpresatako ordezkariei, eta bidean izandako indarguneak eta zailtasunak azaldu zizkieten. Enpresaren hainbat sekziotako langileek hartu zuten hitza.
Aurkezpen hori egin ondoren solasaldi irekiari ekin zioten. Orsoaldeko Euskara Zerbitzuak era positiboan baloratu du topaketa.
Urtean behin egiten dituzte gisa honetako topaketak Oarsoaldean OLA duten enpresek. 2011tik, hori antolatzeko ardura enpresa batek hartzen du.