Azaroaren 13tik 28ra bitartean Hondarribiko XI. Uztartze Jardunaldiak antolatu ditu ostalaritza elkarteak. 35 urtetik beherako gazteei zuzendutako afaria eta urdaiazpikoa labainarekin mozten ikasteko ikastaroa ere antolatu dituzte.
Helduen eta haurren lasterketak izango dira. Aldez aurretik izena emanez gero, dortsalaren prezioa 8 eurokoa da, eta egunean ematen bada, 12koa. Korrika egiteko ohiturarik ez dutenentzat entrenamenduak egongo dira, lehena astelehenean 19:00etan.
Urriaren 31ko festa antolatzeko herriko baserrietan ibili ziren Abaraxkako kideak, galdetzeko ea nola ospatzen zuten garai batean Domu Santu bezperako eguna. Herritarrengana ere jo zuten informazio bila. Behekoa Gau Beltzaren bideoa da. http://youtu.be/PbWN4TtZn88
Abenduaren 1era bitartean zabalik egongo da eskaera epea; familiei zuzendutako diru laguntzak dira eta baldintzak betez gero, urteko txartelaren %75a edo %25a estali ahal izango dute.
Erabakia alderdi politikoen "kalkulu elektoralen arabera" hartu dela esan du talde ekologista eta antinuklearrak, eta ziur dago "emaitza eskasak" lortuko dituela. Eredua inguruko herrietan dagoela esan dute.
Hilaren 15erako finkatu dute Bidasoari Biraren 3. etaparako hitzordua mendizaleek; ibilaldia sei ordukoa izango da denera. Bestalde, Carros de Foc zeharkaldiaren diapositiba proiekzioa eskainiko du Joxean Ugartemendiak hilaren 13an, ostegunarekin.
50 bat lagun bildu dira udaletxearen aurrean deitutako kontzentrazioan Kataluniako kontsulta babesteko ekimenean.
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen ekimenez egin dute errezeta lehiaketa, barazki eta fruta dendetan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko kanpainaren harira. Irabazleek 50na euroko bonoa jaso dute.
Alternativa Republicana, Equo eta Ezker Anitza-IU dira iniziatibaren sustatzaile eta partaideak.
Ostiral ilunabarrean egindako agerraldian, herri mobilizazioa eta konpromisoa eskatu dituzte larri gaixo dagoen presoaren aldeko askatasuna eskatzeko.