Kiroldegietara joateko diru laguntzak eska daitezke dagoeneko

Abenduaren 1era bitartean zabalik egongo da eskaera epea; familiei zuzendutako diru laguntzak dira eta baldintzak betez gero, urteko txartelaren %75a edo %25a estali ahal izango dute.

Irungo Udalaren Kirol arloak kiroldegietara joateko diru laguntzak eskatzeko epea gaur zabaldu dutela jakinarazi du. Familiei begirako laguntza da eta kiroldegietarako sarbidea herritar orori bermatzea bilatzen du. Abenduaren 1era arte eska daitezke laguntzak. Urteko errentaren eta familia unitatearen arabera esleituko dira diru laguntza horiek. Hala, %75a edo %25a estaltzea bilatzen dute kasuan kasu. Informazioa tokiko gobernuaren webgunean eskura daitekeela adierazi dute halaber. Aurten gainera, berritasun modura Irun Txartelaren bitartez eskatu ahal izango dira diru laguntza horiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.