Ostiral ilunabarrean egindako agerraldian, herri mobilizazioa eta konpromisoa eskatu dituzte larri gaixo dagoen presoaren aldeko askatasuna eskatzeko.
Herriko Plazan egin zuten atzoko agerraldia
Errenteria-Oreretako hamarnaka herritar Herriko Plazan bildu ziren atzo Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko, agerraldi erraldoian. Basurtuko ospitalean dago ingresatuta Gogorza asteazkenetik, birika tronboenbolismo bategatik. Hori, Berez duen gaixotasun larri sendaezinari gehitu zaio, “Aitzolek kalean egon behar du”, esan zuten agerraldian bildutakoek.
Presoaren eskubideen “urraketa” salatzeaz gain, haren senideek jasaten duten egoeraren berri ere eman zuten agerraldian hitz egin zutenek, esanaz, epaileek uko egin diotela 100.2 artikulua ezartzeari, bai eta zigorraren etena ezartzeari.
Egoerari aurre egiteko herri mobilizazioa eta konpromisoa eskatu zituzten agerraldian, “bakoitzak bere eremuan, lantegian, ikastetxean, kalean… Denon konpromisoak, Aitzol etxeratzeaz gain, giza eskubideei eta herri honek behar duen konponbideari izugarrizko ekarpena egingo diogulako”.