Fronte Zabala, Hondarribiko Sorturen astearteko batzarraren gaia
Muaran izango da batzarra, 19:30ean.
Hondarribiko sortuk batzarrera deitu ditu herritarrak astearterako (hilak 11), 19:30ean Muaran. Fronte Zabala izeneko asmoa izango dute hizketagai.
Ezker abertzaleko alderdiaren arabera, EH Bildu koalizioa egituratzeko hurrengo urratsa da Fronte Zabala deiturikoa, “eta hurbilean datozkigun erronkei aurre egiteko koalizio izaera gainditu, eta egitura eta jardun propioa behar ditugu, berau osatzen dugun alderdien batura baino gehiago izango dena”.