Pasa den urtean hil zen Jesus Erro omenduko dute larunbatean Lasarte-Orian. Errok Gipuzkoa osoan, baita kanpo ere, hainbat errugbi talde sortu zituen. Tartean, Orereta eta Lezoko errugbi taldeak. Berarekin jokatu zutenak hurbiltzeko deia luzatu dute ekimenaren antolatzaileek. Hainbat errugbi partida antolatu dituzte Michelin zelaian, eta Sebastopoleko Dantzariek alaituko dute giroa. Hau da egitaraua:
- 16:00etan: Kadete Mailako partida: Hendaiako Stade-Gipuzkoako selekzioa.
- 17:30ean: Beteranoen tokata partida: Athletic Ondarraitz Club-Txanpizaleak.
- 18:30ean: Beteranoen partida: Ordizia-Gaztelu Zaharrak.

Jesus Erro (txandalarekin), Orereta Rugby Taldearekin, 1987an