
UDA 2014 kirol programaren aurkezpena
Uda sasoian gazteek kirola egiteko ohitura gal ez dezaten UDA 2014 programa aurkeztu dute gaur goizean Irungo Udaleko Pedro Alegre Kirol delegatuak eta kirol elkarte ezberdinetako ordezkariek. Kirol eskaintza zabala prestatu dute Irungo klubek horretarako eta zenbait erraztasun ahalbidetuko ditu udal gobernuak ere kiroldegietara joateko asmoa duten gaztetxoentzako.
Denera, 18 elkartek parte hartuko dute udako kirol programazioan. Aurkeztutako ikastaroak ondokoak dira:
- Santiagotarrak: arraun eta piraguismo ikastaroak.
- Leka Enea MT: mahai-tenis ikastaroak Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan.
- CD Bidasoa: euskara ardatz hartuta eskubaloi ikastaroak eskainiko ditu.
- Central Surf Eskola: surf ikastaroak Hendaian.
- Jaizubia Hipika Kluba: 7 urtetik gorako umeei zuzendutako ikastaroak. Aurten, adimen urritasuna eta urritasun fisikoak dituzten bost umerentzako ikastaroa ere antolatu dute.
- Real Union, CD Mariño, CD Behobia eta CD Dunboa: futbol ikastaroak.
- Ramuntxo Trinkete Klub: esku pilota, trinkete eta paleta ikastaroak.
- Bidasoa Atletiko Taldea (BAT): atletismo ikastaroak era ludikoan emango dituzte. Horrez gain, interesa duten gurasoentzako Iñigo Lavado jatetxearekin elkarlanean umeei bazkaria emateko aukera ere eskaintzen dutela adierazi dute.
- Txingudi Atletismo Taldea: euskara oinarri hartuta atletismo ikastaroak antolatu dituzte.
- Bidasoa XXI: igeriketa eta ur kirol ikastaroak.
- Txingudi Tenis Kluba: tenis, padel eta igeriketa ikastaroak.
- Bidasoa Padel Indoor: padel ikastaroak.
- Irun Rugby Taldea: errugbi ikastaroak.
- Irungo Txirrindularitza Elkartea: txirrindularitza ikastaroak.
- Lur Alai Squash taldea: squash ikastaroak Artalekun.
- No Problem: Oier Olazabal Atezain Campusa San Jose Langile zelaian.
Bestalde, kiroldegietako eskaintza ere aurkeztu du udalak. Horren gaineko interesa dutenak
bertan sar daitezke.