Estatuko Openaren eta Euskadiko txapelketaren finaletan sartu dira Ramuntxokoak
Ramuntxo Trinkete Klubeko bikoteak estatuko Opena eta Euskadiko kluben arteko finaletarako sailkatu direla jakitera eman dute. Estatuko Openari dagokionez, etzi larunbatarekin jokatuko dira finalaurrekoak Iruñean, eta Ramuntxoko bi bikote elkarren kontra ariko dira. Monserrat-Begiristain eta Larrarte-Almandoz izango dira bikote horiek. Beste finalerdia Iruñeko Tenis Klubeko bi bikoteren artean erabakiko da.
Bestalde, Ramuntxoko hiru bikote sailkatu dira Euskadiko txapelketaren finalerdietarako: Loza I-Monserrat, Letamendia-Telletxea eta Larrarte-Loza II. Laugarren bikotea Gasteizko Errekalor klubekoa da.