Antzerkia terapiarako izango da larunbatean Itsas Etxean

Larunbatean, hilak 7, Vaiven Teatroak Terapias umorezko obra taularatuko du Itsas Etxean, 20:00etan. Obra gazteleraz da, sarrerak 12 euro balio du eta dagoeneko Interneten eros daiteke edo antzezlanaren egunean bertan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.

Larunbatean, hilak 7, Vaiven Teatroa antzerki taldeak Terapias umorezko obra taularatuko du Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Oholtza gainean, oreka emozionala bilatzen duten pertsonak eta horietaz probetxua atera nahi duten terapeutak elkartuko dira, baina ikusleak ez du oso argi izango tratamenduaren beharra gehien zeinek duen, pazienteak edo profesionalak. Obra gazteleraz da, sarrerak 12 euro balio du eta dagoeneko Interneten eros daiteke (komisioa ordainduta) edo antzezlanaren egunean bertan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.
Obraren emanaldi bateko une bat

Obraren emanaldi bateko une bat

Hauskortasuna darion komedia ero bat da Terapias. Pertsonaia bakoitza oreka emozionala bilatzen saiatzen da eta hain menpeko ez izateko harremanak sortzen saiatuko dira, bidean estropezu bat baina gehiago eginik. Euren identitate sexualaren bila dabiltza, euren alter ego afektiboa, biziaturik dauden borobiletatik irteten saiatuko dira eta zentzu gabeko terapietan babestuko dira, eskrupulorik gabeko terapeuten eskuetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.