Errenteria Musikal Kultur Elkartea ospakizunez ospakizun dabil. Ez da gutxiagorako, aurten 150 urte bete baititu. Larunbaterako, hilak 7rako, musika dosi bikoitza prestatu dute. Alde batetik, XIX. Banden Alardea egingo dute. Eta bestetik, rock kontzertua antolatu dute, gauerako. Bietan Errenteria-Oreretako musika banda protagonista izango da.

EMKEko Banden Alardearen eta rock kontzertuaren aurkezpena
Josu Mitxelena zuzendariak azaldu duenez, bi saioak egun berean izatean, publiko “ezberdinetara” iristeko asmoa dute “Banden alardea ekainero egiten dugu, eta hilabete honetan egin behar genuen nahi eta nahi ez. Rock kontzertua, berriz, Luis Mari Moreno
Pirata-rekin landu dugu, eta berak hilabete honetan bakarrik ahal du”.
Egitaraua
Banden alardea 19:00etan aterako da Alfontso XI.a kaletik. Erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu, eta Xabier Olaskoaga plazan bukatuko dute ibilbidea ordubete beranduago. Bertan kontzertua emango dute, herriko
banda txikiak eta Irungo Kontserbatorioko Bandak. Bakoitzak errepertorio txiki bana eskainiko du, eta bukaeran biek batera joko dute.
Gauean bestelako eskaintza izango da. rocka hain zuzen ere. 22:00etatik aurrera ohiko rock banda bat igoko da oholtza gainera, EMKEko bandak lagunduta (Carlos Martinez Albisturrek zuzenduta). Deep Purple, Queen, Barricada eta beste hainbat talderen abestiak joko dituzte. “Zerbait ezberdina eskaini nahi dugu”, esan du Mitxelenak, “jende gehiagorengana iristeko. Azken finean, banda herri guztiarena da”.