Lan hauei esker, Portuaren eremu osoan ibili ahal izango dira aurrerantzean tona askoko garabiek. Lanak Portua lehiakorragoa izateko baliagarri direla dio Agintaritzak.
SOS Arrazakeria taldeak Europa Ekialdeko etorkinek Astigarragan eraikitako egonlekua hizpide duen Balta Txuria. Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua izenpeko dokumentala emango du bihar Amaia KZn, 19:00etan. Proiekzioaren ondotik, mahai-ingurua egingo dute Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak, Maite Olaziregi Astigarragako alkateorde eta irakasleak, Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde ohiak eta Sorina Lunca Balta Berdea kokaguneko bizilagun ohiak.
Talaia BHI Ikastetxeko 2. mailako Animals taldeak Liburu Gazte Book Trailer Lehiaketa irabazi du. Galtzagorri Elkarteak antolatzen du, gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatu eta euskarazko gazte literatura zabaltzeko helburuarekin. 2000. urtean abiatu zuten, Liburu Gaztea Saria bezala, eta duela bi ikasturte bilakatu zen Book Trailer Lehiaketa. Ia 1.700 ikaslek hartu dute parte eta 275book trailer aukeztu dituzte.
Epaiaren arabera, bereizi egin behar dira "erakunde terroristarekiko bat egite ideologikoa edo bere helburu politikoekiko ekarpena" eta "gizartean izua zabaltzeko ekintzak". Horrela saihesten da "indarkeriarekin zer ikusirik ez duten jarrerak delitu terroristatzat jotzea". Boto partikularra eman du Nicolas Poveda epaileak.
Hondarribiko Udalak, Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Emeki emakume taldeak, Kontsumobideko formazio eta informazio gunearekin elkarlanean, jardunaldi informatiboa antolatu dute hilaren 12rako, ostegunerako, Zuloaga Etxeko beheko solairuan, 18:00etan.
Garapen agentziak iazko balantzea aurkeztu du gaur San Markoko gotorlekuan. Bertan, agentziako arduradunez gain, eskualdeko alkateak zein iaz enpresa abian jarri duten hainbat lagun izan dira.