Molinaoko herri kanpaldia, asteburuan
Antxotarrek Molinaoko II. Herri Kanpaldia antolatu dute astebururako. Iaz egin bezala, aurten ere inguru hura garbitu eta txukuntzeko bilduko dira, eta bide batez jaia egiteko baliatuko dute aukera. Izen-emate zerrendak Kamio eta Mimos tabernetan jarri dituzte. Ostegunera arteko epea dago izena emateko.