
Amaia eta Aitor Merinok zuzendutako Asier ETA biok dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, Itsas Etxea Auditoriumean. Euskal gatazka laguntasunaren ikuspegitik aztertzen du dokumentalak eta crowfunding bitartez finantzatu zen. Sarrerak 4 euroko prezioa du.

Hilaren 12tik 15era surf eta moto zaletasunak uztartzen dituen Wheels & Waves jaialdia egingo dute Miarritzen (Lapurdi). Ostiralean Hondarribira hurbilduko dira, Jaizkibel mendian martxa egin eta herrian itzuli bat emateko.

Hondarribia Arraun Elkarteak urrezko zazpi domina, zilarrezko 11 eta brontzezko beste hiru lortu zituen larunbatean Orion egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Lurraldeko ligako azken jardunaldia ere izan zen.

Beiraren birziklatze kopurua saritu zuten joan den hilabetean eta Portu auzoan biztanleko 5 kilo jaso zituzten beirarentzako edukiontzietan. Bigarren Irungo Behobia geratu zen, 4,9 kilorekin.

Jaizkibel Amaharri liburu mapa aurkeztuko dute gaur, asteazkena, Hondarribiko Olagarro elkartean, 19:30ean.

Mikel Arrizabalaga eta Maite Fernandez mendizaleek Jaizkibelgo itsas labarretan hartutako irudien bideo erreportaje txikia publikatu du Berriako Ibilkari mendiko atalak. http://youtu.be/Wjaf_sooOsU