Ezohiko batzarra deitu du Basarik hilaren 21erako. Barne araudi berriaren onarpenerako batzarra izango da eta 10:00etarako egin dute lehen deialdia eta 10:30erako bigarrena. Bazkideei bertaratzeko deia egin diete.
Beñat Elzo zenaren omeneko herri krosa antolatzen hasiko dira. Azaroaren 1ean, larunbatez, egingo dute eta sei eta hamar kilometro arteko ibilbidea izango da, Higerreko Farolaren inguruan. Facebook orria ireki dute eta bertan joango dira informazio gehigarriak sartzen. Iazko azaroaren 1ean hil zen Elzo, bihotzekoak jota, Talaia bidean entrenatzen ari zela.
Musika da protagonista nagusia egunotan Trintxerpen. Musikaz Blai jaialdiaren eskutik, musika ikasleek egunero ari dira eskaintzen kontzertuan, eta herritarrek, arratsaldero, bi ordu inguruan, musikaz gozatzeko aukera izango dute.
Thrash Metal jaialdia antolatu dute Mogambon ostiralerako, lau talderekin. Londreseko Virus talde mitikoak lehen aldiz joko du Euskal Herrian, eta haien aurretik izango dira, Moshaholics, Legalize Murder, eta F.P.V. taldeak.
Pasaiako portuan trafikoak gorako joerari eusten dio. Hala jakinarazi du gaur Pasaiako Portu Agintaritzak. Zehaztu dutenez burdingintza sektorea da indartsuena eta autoen trafikoa pixkanaka gora ari dela nabarmendu dute. Trafikoak %30 egin du gora maiatzean, iazko datuarekin alderatuta. Aurten, maiatzean 285. 783 tona mugitu ditu Portuak.
Sakelakoan instalatzeko aplikazioa da, sofware librean garatutakoa eta ondorioz doanekoa. Gaur goizean aurkeztu dute Pasaiako Udalean HorKonpon aplikazioa, Amaia Agirregabiria alkateak, Rafel Puy, udaleko informatikariak eta aplikazio garatu duten Kubbit enpresako teknikariek.