Juan Carlos I. Borboikoaren abdikazioa dela eta, kalera atera ziren astelehenean Nicolas Gerendian Elkarte Errepublikanoko kideak. San juan plazan elkartu ziren elkartekideak protesta moduan eta monarkiaren aurkako agiria irakurri zuten. Horrekin bat egin zuten Ezker Anitzak, Gazte Komunistak, EPKk, EH Bilduk eta Podemos-ek.
Agerraldiaren bideoak eta elkarteak zein alderdi ezberdinek sinatutako agiria
bertan ikus daitezke.