Mark Kurlansky idazle eta kazetari estatubatuarrak hitzaldia eskainiko du ostegunean Ondartxon, Albaolaren faktorian, San Pedron. 19:00etan izango da hitzaldia eta sarrerra, doan. Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin.
Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, jende askok parte hartu zuen atzo Itsas Mendik Jaizkibel barrena antolatutako ibilaldi neurtuan. Guztira 122 lagunek eman zuten izena; ibilaldi luzean 34 bikotek eta 27 bikotek laburragoan
'Gurekin jai' izenburupean sanferminetara begira bideoklipa sortu eta zabaldu du Pasai Antxoko Harremantxo talde feministak. Barrutiko hainbat belaunalditako emakumeek parte hartu dute bideoklipan, abesti dantzagarri baten bertsioa eginez, jai parekideak eta erasorik . Jaietan betaurreko moreak janzteko deia zabaldu du Harremantxok. http://youtu.be/Ng0Dj2_SExM