Pasaia Garbiak "gehiengoaren borondatea" errespetatzeko eskatu du
Pasaiako Udal Gobernu Taldeak San Pedron eta Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko asmoa duela eta, kritiko mintzo da beste behin ere Pasaia Garbia plataformak. Salatu dutenez, herriari bizkar emanda ari da gobernua, "gure udalerrian atez atekoaren ezarpena geratzeko dagoen aldarri ozenari kasu egin gabe".
Pasaiako Udal Gobernu Taldeak San Pedron eta Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko asmoa duela eta, kritiko mintzo da beste behin ere Pasaia Garbia plataformak. Salatu dutenez, herriari bizkar emanda ari da gobernua, “gure udalerrian atez atekoaren ezarpena geratzeko dagoen aldarri ozenari kasu egin gabe”.
Bestetik, hainbat zinegotzik pairatu dituzten birauekin zein gertatu diren erasoekin zerikusirik ez dutela adierazi dute. “Argi utzi nahi dugu ez dela gure estiloa”, esan dute, eta ezezagunek egindako eraso guztiak salatu dituztela nabarmendu dute. “Pasaiarako bosgarren edukiontzia nahi dugu, eta atez atekoaren kontra gaude, baina defentsa erabat demokratikoa egiten dugu”, gaineratu dute.
Gobernu taldeak zabaldutako datuak ezbaian jarri ditu Pasaia Garbiak, eta gobernu taldeak kontsultaren aukerari uko egiten diolako kexu agertu dira. Atez atekoaren kontra bildutako sinadurak eta bilketa sistema berriaren aurka egin diren manifestazioak gogora ekarrita, “gehiengoaren borondatea” errespetatzeko eta “pasaitarrak banatzen dituen konfrontazioari” bukaera emateko eskatu dute.