Mark Kurlansky idazlearen hitzaldia Ondartxon

Mark Kurlansky idazle eta kazetari estatubatuarrak hitzaldia eskainiko du ostegunean Ondartxon, Albaolaren faktorian, San Pedron. 19:00etan izango da hitzaldia eta sarrerra, doan. Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin.

Mark Kurlansky idazle eta kazetari estatubatuarrak hitzaldia eskainiko du ostegunean Ondartxon, Albaolaren faktorian, San Pedron. 19:00etan izango da hitzaldia eta sarrerra, doan.  Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin. Hitzaldia ingelesez emango da, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskara eta gaztelerara. Bertaratzen direnek idazlearekin hitz egiteko aukera izango dute, hitzaldia bukatutakoan zabalduko duten galderetarako txandan. Mark Kurlansky hainbat hizkuntzatara itzuli duten  The Basque History of the World (1999) liburuaren egilea da. Euskal itsas kulturaren hedatzaile ospetsu  da Kurlansky, eta Ondartxora egingo duen bisitan arrantza tradizioaren ikuspegiaz hitz egingo die bertaratzen direnei.  Kurlanskyren hitzaldia San Juan baleontziaren eraikuntza aberastu eta testuingurua emateko antolatuko diren kultur jardueretan lehena izango da. San Juan galeoiaren erreplika eraikitzeko lanak, lehengo asteazkenean abiatu zituzten ofizialki. Itsasontziaren gila jartzeko ekitaldira kultura eta politika munduko ordezkari asko batu ziren. Eguneko argazki bilduma ikus daiteke irudien atalean. Iolaren uretaratzea Gaur arratsean, 19:30ean, Bantryko Yolaren uretaratzea izango da Ondartxon. Albaolan egindako XVII mendeko ontziaren erreplika, uztailean Bretainian egingo den Internacional Atlantic Challenge topaketan Euskal Herria ordezkatuko du. Kurlansky-by-Sylvia-Plachy    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.