175 haur ariko dira bihartik aurrera Lezoko udalekuetan

Bihar hasiko dira Lezoko udalekuak, udalaren eskutik, eta guztira 175 neska-mutilek hartuko dute parte bertan. Hiru eta hamar urte arteko haurrei zuzenduta, giro euskaldun eta atseginean, jolasak, dantzak eta antzerkiak landuko dituzte besteak beste hilabetean zehar. Orratx kultur elkarteak kudeatuko ditu udalekuak, eta programazioari dagokionean ostiraletako txangoak mentenduko dituzte, astean behin igerilekura joango dira haurrak eta utzailaren 30ean berriz, festa izango dela aurreratu dute. Bihartik aurrera udalak atal berezia zabalduko duela webgunean udalekuen gainean jakinarazi du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.