
VIII. urtea beteko du aurten Kemen Dantza Taldeak eta Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatzen duten Hondarribia Dantzan jaialdiak. Asteburu osoan euskal dantzen hiriburu izango da Hondarribia eta aurten Biasteri, Iruñea eta Lizartzako musikari eta dantzariak gonbidatu dituzte.

Asteburuan egingo den Hondarribia Dantzan jaialdiari lotuta, nahi duenak Lizarrako larrain dantza ikasteko aukera du arratsaldero Kultur Etxean, doan.

Osasuna eta kiropraktika izeneko hitzaldia emango du, hurren asteartean, hilak 27, Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Reina aretoan.

http://vimeo.com/63343335 Ostiral honetan, hilak 23, dantza ikuskizun bat eskainiko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Nats Nuts Danas konpainiaren Mons lana. Ekitaldi hori familiei zuzenduta daude, 5 urtetik gorako haurrak dituztenei.