Kopago eta pentsioei buruzko hitzaldia, ostegunean

Gabierrotako laguntasuna erretiratuen elkarteak, Larzabal, Fanderia eta Gabierrotako auzo elkarteek eta Duintasuna plataformak hitzaldi bat antolatu dute, ostegun honetarako, hilak 22, 18:30ean, Laguntasuna elkartean. Gaurkotasuneko gaia izango dute, kopagoa eta pentsioen gainean arituko baitira. Datorren astean ere hitzaldi errepikatuko dute, baina Beraunen. Asteartean izango da, 18:30ean, auzoko elkartean. Sarrera doakoa da, eta interesa duten guztiei ireki diete deialdia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.