http://vimeo.com/63343335
Ostiral honetan, hilak 23, dantza ikuskizun bat eskainiko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Nats Nuts Danas konpainiaren Mons lana. Ekitaldi hori familiei zuzenduta daude, 5 urtetik gorako haurrak dituztenei.

‘Mons’ ikuskizuna
Ostiral honetan, hilak 23, dantza ikuskizun bat eskainiko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Nats Nuts Danas konpainiaren
Mons lana. Ekitaldi hori familiei zuzenduta daude, 5 urtetik gorako haurrak dituztenei.
Alegiazko mundu bat aurkeztuko dute oholtzan. Haurrek hara sartzeko zuzeneko sarrera dutela eta ate ugari dituztela aurreratu dute, baina adinekoei gehiago kostatzen zaiela topatzea. Behin barruan pauso bat emanda, ordea, “dena aukeraz” betetzen dela aurreratu dute, arazoak konpondu eta barre egiten hasten direla.
Ikuskizuna Jimmy Liao idazle eta ilustrazioaren lanean oinarrituta dago, eta “ondo gaudenean joan ohi garen norberaren barneko moduetara” hurbiltzen duela gaineratu dute, “alegiazko mundura”. “Forma magiko eta ez ohikoak ditu, eta bertan guztia izan liteke”.
Sarrerak 4 euro balio ditu, eta kulturgunean dagoeneko eros daiteke. Ikuskizunak 50 minutu irauten ditu.