Goiz goizetik izan da giroa gaur Oiartzunen, Udaberri Jaiaren harira. Gazteen olinpiadek girotu dute goiza, eta horiek ikusi bitartean, izan da zer dastatu. Herriko sagardogileen zukuez gain, txorizo eta tortilla pintxoak, eta baita sagar tartak ere.
Pasaia Kirol Elkarteak futbol sasoian zehar izan dituen arrakastak herritarrekin konpartitu nahi izan ditu. Horregatik festa egin dute goizean zehar Gure Zumardian. Bertan kirol taldeko kideen arteko partidak, sagardo dastaketa, eta pintxoen banaketa izan da. Erraldoi eta buruhandiak ere bertan izan dira. Baina beharbada unerik gozoena kantu jirako kideek taldearen ereserkia abestu dutenekoa izan da: euskarazko letrarekin lehenengoz abestu dute, estreinaldia izan da. Letraren egilea Koldo Izagirre idazlea izan da, eta musika atala Mikel Matek hobetu du. Ondorengo bideoa une horrena da. http://youtu.be/PMJ2lrx_JnM
Portuak behin eta berriz gonbidatu omen ditu, eta behingoagatik beraiek kontuan hartu izana eskertzen dute. Hala eta guztiz ere, ez joatea erabaki dute. Herrera Herrirak uko egin dio Portuak astelehenerako eta astearterako antolatu dituen jardunaldietan parte hartzeari, eta prentsaurrekoan agertu dituzte arrazoiak. "Susmagarria" iruditzen zaie "bat-bateko interesa",