Udaberri Jaia abiatu dute Oiartzunen

Maiatzeko azken larunbata eta festa bat dira Oiartzunen azken 25 urteetan. Mende laurdena beteko du gaur Udaberri Jaiak. Goizetik gauera dago egitaraua, hortaz, Oiartzunen galtzeko arrazoiak badaude gaur behintzat. Goizeko ekitaldiez gain, arratsaldean 18:00etan hasiko da Sagardo Festa. Izan ere, Giriziak antolatzen du jaia, eta duela 25 urte festa hori antolatzen egon zirenek egingo dute lehen txotxa. Jarraian dagoen estekan, egitaraua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.