Zahartze aktiboaren kanpaina martxan jarri dute Lezon
Lezoko Udalak, Osakidetzarekin eta Ongizate Zerbitzuarekin elkarlanean, zahartze aktiboaren kanpaina abian jarri du Lezon. Egitasmoaren helburua da 60 urtetik gora dituzten herritarren bizi kalitatea hobetzea, eta aldi berean, Lezo adinekoen beharrak asetzen dituen herria ote den jakiten saiatuko dira. Horretarako, adinekoen beharren eta indarguneak kontuan hartuko dituzte, eta horiek parte hartzean duten gabeziak detektatzen saiatuko dira.
Bertan parte hartzen dutenek adinekoen ongizatea hobetzeko neurriak proposa ditzakete, askotarikoak, hirigintza kontuetatik hasita, ingurumen edo ekitaldien alorrera. Horrela, dagoeneko adinekoen familiekin hartuemanak hasi dira, eta egitasmoaren sustatzaileek jada hiru lantalde osatu dituzte: adineko bizilagunak, zaintzaileak eta profesionalak.
Taldeekin bilerak ekainaren 2an hasiko dituzte. Uda ondoren emango dituzte jasotako datuen lehen ondorioak, eta horrek arabera, ekintza plana egingo dute.