Oiartzungo Herri Musikaren Txokoaren ikasturte bukaerako kontzertua, bihar

Herri Musikaren Txokoa, kontzertuaBihar, ekainak 1, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoko ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua emango dute udaletxeko arkupeetan, Kontzejupean. Urrian hasi zuten ikasturtea, eta bertako ikasleei sasoian zehar ikasitakoa publiko egiteko garaia iritsi zaie, festa giroan. 12:30ean hasiko dira saioak. Txalaparta, txistu, alboka biolina, dultzaina, xirularru mota ezberdinak, danborra eta herri perkusio hotsak entzungo ditu ikusleak bihar. Hortaz, ia denetik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.