1.000 errenteriar izango dira giza katean

Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, Errenteria-Oreretatik 1.000tik gora herritar joango dira hurrengo larunbatean, ekainak 8, Durango eta Iruñea batuko dituen giza katera. Errenteria-Oreretari 85. eta 86. kilometroa egokitu zaizkio. Erabakitzeko eskubidearen alde egingo dute giza katea, Gure Esku Dago dinamikaren eskutik. Autobusean joateko gomendatu dutenez, Errenteria-Oreretatik ere antolatzen ari dira. Izena emateko Gure Esku Dagok Foru plazan duen lokaletik pasatu daiteke. Egun horretan bertan, giroa alaitzeko Xanti, Maddalen eta buruhandiak izango dira, musikariekin batera, Errenteria-Oreretari egokitu zaizkion kilometroetan. Horrez gain, gomendioen gida ere atera du, eta hemen duzue atxikituta: Gure Esku Dagoren gomendioak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.