Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen iniziatibaz Buruktazio Topaketak egingo dira ostegunetik larunbatera Altsasun, eta Oarsoko eta Bidasoko gazteek gaur egin dute topaketen "aurkezpen olinpikoa", Oreretan. http://youtu.be/vd-rmf5OKmA
"Inposaketa" , "gurea da ikurrina" eta "Carlos Urquijo" hitzak eta esaldiak izan dituzte gaur Antxon egin den ekitaldian ahotan parte hartzaileek. Horiek izan dira Pasaiako alkateak, Bai Euskal Herriari eragileko kideek zein bertsolariek maizen erabili dituzten esaldiak. Izan ere, EAEn Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok abiatutako prozeduraren ondorioz, Espainiako bandera jarri beharko dute astelehenean Donibaneko udaletxean. Horren kontrako, eta ikurrinaren aldeko ekitaldia izan da gaur eguerdian Antxon egin dutena, Pasaia mailakoa. Herriko hainbat balkoitan Euskal Herriko ikurrak jarrita daude. http://youtu.be/gNfiEv0pSHU
Udaletxeko balkoian eta pleno aretoan Espainiako bandera jartzeko agindua salatzeko, ikurrinaren aldeko ekitaldia egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Herriko Plazan bildu den udal ordezkaritza batek, Julen Mendoza alkatea buru zuela, udalbatzarrak gaiaren harira onartutako bi adierazpenen berri eman du. Alkateak irakurri ditu bi adierazpenak, eta ondoren, adierazpen horietako batean onartu bezala, Espainiako bandera "inposatuta" jarriko dela adierazten duen plaka bat deskubritzeari ekin diote, plazara bildu diren herritarren txalo artean. http://youtu.be/nacf1BUOkbA
Gaur goizean txikienei dantzan erakusten aritu dira Aljarafe elkarteko kideak. Xabier Olaskoaga plazan jarri duten karpan, egun osoan zehar Andaluziako doinu eta zaporrekin gozatzeko aukera izango da. http://youtu.be/e2ayqM4ZL7Q