Egoiliarren TAO txartela berritzeko kanpaina abian da Irunen

Aste honetan hasi dute Irunen TAO txartela berritzeko kanpaina, egoiliarrentzat. Udala betiko balioko duten txartelak ematen ari da herritarrei azken urteetan, eta horiek automatikoki berrituko dira baldin eta txartela izateko baldintzak mantentzen badira. Baldintza horiek betetzen dituzten herritarrei hilaren 30ean kenduko diete banketxetik aurtengo kuota, 33,60 eurokoa (2013an baino %30 txikiagoa da kuota). Txartelaren ordainketa helbideratuta ez dutenek etxean erreziboa jasoko dute, eta horrekin ordainketa egin behar dute, edozein banketxean, zein udalaren webgunean. Ordainketa hori helbideratzeko HAZen bulegotik pasatu daitezke herritarrak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.