Udalak oraindik ez dituela 2013ko lankidetza garapeneko laguntzak banatu esan du EAJk

Lankidetza garapenerako diru laguntzak “gaizki kudeatu” dituela salatu du Errenteriako EAJk, eta laguntzak jasotzea ezinezkoa dela kritikatu du “kudeaketaren gaitasun eza eta laguntzen deialdi datak” direla eta. Azken urteetan guztiak “epez kanpo” banatu direla gaineratu du EAJk. 2013ko laguntzak ez dituztela jaso esan du EAJk, “eta ziurrenik ez dituzte urte amaiera arte jasoko”. Talde jeltzaleak gaineratu du oraindik laguntzak ez dituztenez banatu, udalak ezin izan duela 2014rako laguntzak eskatzeko deialdia ireki, eta hurrengo urtean gauza bera gerta daitekeela ohartarazi du. Horrenbestez, laguntzak eskatzeko epea lehenbailehen irekitzeko deia egin du. Azkenik, udalak lankidetza garapenera bideratutako diru partida guztia ez duela gastatu salatu du: “Bilduren gobernuak azken bi urteetan 50.000 euro inguru aurreztu ditu, diru hori behar gehien zuten proiektuei bideratu ordez.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.