Hondarribiko San Pedro kalea berritzeko bigarren fasea bukatu da
San Pedro kalea biziberritzeko lehen fasea abenduren 20an bukatuta, bigarren fasea ere egintzat eman du Hondarribiko Udalak, astebeteko aurrerapenarekin gainera. Bi fase horiek osagarriak izan dira, hortaz, bi faseen puntuak elkartu egin dira.
Aste Santua eta gero Hermandade ingurua egokitzeko lanak hasiko dira, baita kale horren bukaera zein Zuloaga kalea lotzen dituen tartea. Hori guztia ekainerako bukatuta egongo dela espero du udalak. Baina hori dela eta, Arrantzale auzorako sarrera hilabete eta erdiz etenda egongo da: kalea altxatu behar dute hodiak jartzeko. hortaz, autoak ezingo dira bertatik pasatu.
Lan horien aurrekontu osoa 3,3 milioi eurokoa da.