Inma Landa izango da Irungo Alarde Parekideko jenerala
Inma Landa Olaizola 55 urteko irundarra izango da Alarde Parekidearen edo Alarde Publikoaren jenerala, Alardeko Juntak eta Agintarien Juntak hala erabaki dutelako. Hiriko ikastola bateko irakaslea da, eta azken hamar urtean Alarde Parekidean parte hartu du hainbat postutan, horien artean Zalditeriako kapitain bezala.