
Donibanen eragin ditu kalte gehien denboraleak. Urak metro beteko altura hartu zuen igande goizaldeko itsas gorarekin. Santiago plazan, olatuek etxeetako fatxaden kontra gogor jo zuten, eta ura atarietan eta inguruko, taberna, jatetxe eta establezimenduetan sartu zen. Horrez gain, Bonantza pasealekuan zeuden autoak urak eraman zituen, paretaren kontra batzuk, eta edukiontzien kontra beste hainbat. Ondoko bideoa Antxon Basurkok egindakoa da.
