Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ez ikusi, ez ikasi!

admin
Bidasoa
2014/02/03
Bixintxoak izan dira Hendaian, festa patronalak. Izenak aditzera ematen duenez, Saint Vincent dugu herriko santua eta patroia. Herri santua gurea! Euskal Herria, alegia. Zer besterik gara, giristinoak izan ezean? Ez dezadan esajeratu ere, kristau izateari uko eginik edo uko egin barik, besterik ere bagara eta! Mundua jira-bira dabil, eta gu haren historiaren istorioen bueltan. Aurtengo bixintxoak ur turrustetan iragan ditugu: danborradako jotzaileak, manéges delakoak, zaldi-maldikoak, urez blai ibili dira jira-biran, eta gu haien ingurumarian. Alabaina, santu guztiak ez dira patroi, edo eredu beraren neurriaren araberakoak. Santuak santu, hendaiar gorenak ere baditugu gure historian: Anton Abadia nola Ixtebe Pellot antigoalekoak. Berri-agoak ere: Bixente Lizarazu futbolaria nola Amets Arzallus bertsolaria. Hendaia aintzatzen duten izenak eta izanak. Otsaila izaki, literatur menturazaleok herritar gorenen arrastoan ibilki gara. Aurten herri kaskotik —Miterrand Mediatekatik— Abadia Gaztelura aldatu gara V. Poesia emanaldiaren karietara, Abadiaren zenaren etxaldera. Karrikan ur burrustan ari zela, aterpe hartu dugu gazteluan. Patri Urkizu historialaria, Fernando Morillo zientzialaria eta Ekhiñe Egiguren poetak Abadia zenaren historiaren eta istorioen abarora arrimatu gintuzten tokiko kaperan. Guk liburutegian nahi genuen zertu ekitaldia, toki epel goxo-agoan, literatur menturazaleoi dagokigun menturan. Alabaina, antza, bertako mamuek ez zuten elkar aditu eta kapera hotzera bideratu gintuzten. Mamuek ez zuten ongi hartu elkar, edo ontsa baino hobeto zuten konfabulatu gure kontra. Hots eta hotz! Edonola ere, Patri, Fernando eta Ekhiñe-ren istorioen bidez, izarigabea den Abadiaren historian beste urrasño bat eman genuen. Adibidez, Antonen anaia Arnauden jite borrokalaria ezagutu genuen. Anton baino gerlari-agoa izaki, nonbait. Ehiztaria. Harrapakin-agoa. Hots, Anton liburuen artean geratzen zeino, Arnaud Virginie (Vincent de Saint Bonnet) emaztearekin ihalozka ibilki zebilela laxo. Barkatu, alde freudiarra jalgi zait. Abadiaren obraz amiñi bat gehi-ago jabetu ondoren, hotzak eta hotsak tarteko, tokiko barrunbetara jaitsi ginen. Iraganeko eta gaurko supazter ondora, mamuen txokora. Hitz eta pitz, eta zizka-mizka jardun genuen giro epelean. Liburuak maitatzeaz beste —mamu ez bihurtzeko—sabela ere behar baita bete. Abadiak Ez ikusi, ez ikasi! leloa utzi zuen idatzia gazteluan. Guk gazteluko mamuak ikusi ez, baina sumatu bai, baita nork bere izenari bere izana gehitu behar diola ikasi ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.