Denboraleak gogor jo du Pasaian

Donibanen eragin ditu kalte gehien denboraleak. Urak metro beteko altura hartu zuen igande goizaldeko itsas gorarekin. Santiago plazan, olatuek etxeetako fatxaden kontra gogor jo zuten, eta ura atarietan eta inguruko, taberna, jatetxe eta establezimenduetan sartu zen. Horrez gain, Bonantza pasealekuan zeuden autoak urak eraman zituen, paretaren kontra batzuk, eta edukiontzien kontra beste hainbat. Ondoko bideoa Antxon Basurkok egindakoa da.

Donibanen  eragin ditu kalte gehien denboraleak. Urak metro beteko altura hartu zuen igande goizaldeko itsas gorarekin. Santiago plazan, olatuek etxeetako fatxaden kontra gogor jo zuten, eta ura atarietan eta inguruko, taberna, jatetxe eta establezimenduetan sartu zen. Horrez gain, Bonantza pasealekuan zeuden autoak urak eraman zituen, paretaren kontra batzuk, eta edukiontzien kontra beste hainbat. San Pedron ere izan dira galerak. Torreatzeraino iritsi zen ura eta Muguruza ardandegiraino sartu. Ondartxon, azkenik, hormaren zati bat bota du isasoak. Pasealekua itxita dago eta Portua garbiketa lanetan ari da inguruan. Portu barruan, ordea, ez da gertatu nabarmentzeko moduko kalterik. Pantalanak ondo daudela eman dute aditzera Portuko iturriek. Trafikora itxita egon da Portua denboralean bitartean, baina orain berriz zabaldu dute.
Argazkia; @JonAnderZz

Argazkia; @JonAnderZz

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.