Hasi dira berriro larunbatean Jaizkibelen desagertutako hondarribiarra bilatzen
Larunbat eguerditik falta den hondarribiarraren bila ari dira Jaizkibelen, Hondarribia eta Pasaia artean. Larunbat goizean farolako ibilbidea egitera atera zen gizona baina eguerdian ez zen etxera itzuli. Familiak abisua eman zuen 16:00ak aldera eta hortik gutxira hasi ziren hura bilatzen. Ez larunbatean ezta atzo ere ez zuten gizona aurkitu.
Gaur goizean irten dira berriro bilaketa lanak egitera. Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta aldundiko langileak ari dira bilaketa lanetan, eta, atzo bezala, hainbat bountario batu zaizkie.