
Gaur Aralarrek egindako galderari erantzunez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk onartu du Ulia eta Jaizkibel babesteko planak ez duela oraingoz onartzeko datarik. Jaizkibel Bizirik-en arabera Eusko Jaurlari...

Hondarribiko Udalak harrera egin die Oporrak Bakean programaren barnean uda honetan Hondarribian egongo diren Saharako haurrei eta bere etxeetan jasoko dituzten familiei. Harreraren ostean, haur bakoitzak lizar bana landatu du mendian, iaz jaiotako 173 haurrengatik aurten landatu diren toki berean. Zuhaitz hauen kalearen izena Sahara-Wilaya “Aaiun” da. Denetara bost izan dira aurten Hondarribira etorri diren Saharako haurrak eta bi hilabetez izango dira Hondarribian.

Eguraldi onarekin batera, eta udako bisitariei ere erreparatuz, kultur egitarau potioloa antolatu dute Biriatuko herriko Etxeak eta elkarteek. Ekitaldi batzuk astero errepikatuko dira; esaterako, asteazken goizero ibilaldia eginen dute. 09:00etan Xoldo...

Bihar jokatuko da Plentzian Euskadiko Koparen 4. proba. Trintxerpeko Donostia Kayak eta Pasaia Kayak taldetako ordezkaritza bat han izango da. Sprinter modalitate nagusian Lander Rodriguez eta Aritz Araneta seniorrak faborito nagusien artean daude K-...

Arma Plaza Fundazioak irteera antolatu du Jaizkibelera hilaren 14rako, eta Hondarribiko ondare megalitikoa erakutsiko dute. Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondare Zentroak hala eskatuta, Lurrailan enpresak aurkitu berri dituen bi monumentu megalitiko seinal...

Haurren lekukoa gazteek hartuko dute gaur, koadrilen arteko jolasak, bazkaria eta batelen estropadarekin Euritsu esnatu zen atzo eguna, eta horrek goizeko lehen ordurako iragarrita zeuden ekimenak baldintzatu zituen. Puzgarriak arratsaldera arte ez zituzten jarri eta haurren futbito txapelketa bertan behera geratu zen. Txabol Sotoaren Biteri plazako karpari eskerrak, Tratu ona nahi dut, pasa hitza! lelopean antolatutako guztiak egin ahal izan ziren. Patata tortilla eta xake txapelketak zumarditik hara lekualdatu eta kitto, han aritu ziren txikiak goizean goizetik festa giroan, aterpean. Sukaldeko lanak eta xakeko erronkak bukatzerako atertu egin zuen, eta Adrian Canok eta Leire Maiak aginte makila hartu zuten barrutiko alkateorde Izaskun Biurrunen eskutik. Buruhandi eta erraldoiak lagun, Biteritik irten eta barrutiari bira eman zioten txikiek, haientzako propio antolatutako herri bazkarian bildu aurretik korrika, gosea egiteko. Bien bitartean, Biteri plazan, txapelketako irabazleek beren sariak jaso zituzten. Naroa Iturrik egin zituen esatari lanak. Gaur, Gazte Eguna Gaur, gazteek hartuko diete lekuko haurrei. Gazte Eguna dute eta eguerditik hartuko dituzte kaleak, egunerako propio landu dituzten elastiko beltzak soinean dituztela. Koadrilen arteko jolasak, bazkaria, eta batelen estropada, guztiak ospatuko dituzte gaur. Egitaraua Gaur, gazte eguna 10:00. Haurren pala txapelketa Biteri plazan. 11:00. Haurren esku pilota erakustaldia. Ondoren, pala finalak. 11:30. Erretiratuen toka txapelketa [...]

Hondarribiko Merkataritza Elkarteak opari txeke kanpaina martxan jarri du. Txekeak Hondarribia Txartela duten denden artean banatuko dituzte, eta hilabete honetan txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean banatuko dituzte. 10, 20 eta 50 euroko opari txekeak eskuratu ahal izango dira, eta zozketarik egin gabe banatuko dituzte, denda sarearen sistema informatiko baten bidez. Erosketa bat egin eta Hondarribia Txartelarekin ordaintzerakoan, zortea duten bezeroek, haien erosketa tiketean Erosketa txartela idatzita ikusiko dute, eta irabazi duten kopurua azalduko da. Opari txeke hori Hondarribia Txartela onartzen duten edozein dendatan truka daiteke, eskuratutako sariaren kopurua edo gehiago balio duen erosketa bat eginez. Opari txekeak urriaren 31 arte alda daitezke. Txartela doan Higerrek, Hondarribiko Merkataritza Elkarteak eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Hondarribia Txartela jarri zuten martxan, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izateko, eta haien jarrera azalera handiko merkataritza guneen aldean hobetzen laguntzeko. Bertako merkataritza eta ostalaritza garatzeko eta ondorioz hiria bera sustatzeko lankidetza estrategikoa da; izan ere, «aberastasuna eta ondasunak sortzeko» proiektu bezala jarri zuten martxan. Hondarribia Txartela proiektuan, hiritarrez gain, merkataritza eta ostalaritzako establezimendu guztiek har dezakete parte. Helburua ondorengoa da: merkataritza gune bakar bat bezala aritzea, sustapen ekimen eta fideltasun ekintzak eginez, batera. Aldi berean, txartelaren titularrek erosketak modu erosoan egin ahal izango dituzte, opariak lortuko dituzte, haien [...]

Haur eta helduentzako eskulan eta pintura ikastaroak antolatu dituzte uztailerako Hondarribiko Lilixi tailerrean. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, 646 78 93 73 telefono zenbakira dei daiteke.

Pasaiako Ikurriñaren XXVIII.estropada jokatuko da igandean, 12:00etan, Pasaiako uretan. Estropada honen aurkezpena, bihar egingo dute, Donibaneko udaletxe zaharrean, 19:30ean.

Gaur arratsaldean, ostiralarekin, sardin jatea izango da Kaneta Portuan, 18:30etik aurrera. Ez da gaurko hiri-erdigunean dagoen hitzordu bakarra; izan ere, 19:00etan salsa kontzertua izango da, Merkatu Zaharrean. Geroago Hondartza auzoan dago zer entzu...

Egindakoarekin “harro” dagoela berretsi du Alduntzinek. “Adostasunik ez duzue nahi, inposaketa nahi duzue. Horregatik kendu nahi banauzue, ohorea izango da”. Udalen eskumenak errespetatu egingo ditu aldundiak, diputatuaren hitze...

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Kaputxinoetako igerilekuetarako sarrerak konpondu egingo dituzte, eta horrenbestez, astelehenean soilik igerileku handia erabili ahal izango da. 16:00etatik aurrera, igerileku guztietan bainatu ahal izango da.

EAJk, PSE-EEk eta PPk aurkeztu dute mozioa Gipuzkoako Batzar Nagusietan, hondakinen auziagatik, baina soilik batek edukiko du mozioa babesteko dituen arrazoiak azaltzeko aukera. 10:05ean hasi dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan Juan Carlos Alduntzin (...

Jose Ramon Rudy margolari nafarraren lanak biltzen dituen erakusketa ireki dute Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Rudyk paisaiak lantzen ditu, eta beraz, naturari eskainitako margolanak ikus daitezke. Erakusketa hilaren 15era arte bisitatzeko aukera izango da, eta ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Kasino Zaharrak Adinekoen Etxeak, txango bat antolatu du hilaren 17rako Quel-era (Errioxa, Espainia). 07:45ean aterako dira Alamedatik. Parte hartzaileek Almazara eta destilategi bat bisitatuko dituzte, eta ondoren bazkaria egingo dute hotel batean. Iz...

Hibaika arraun taldeak nesken eta mutilen traineruak aurkeztu ditu gaur arratsaldean Zumardian. Aurten lehen aldiz trainerua edukiko du nesken taldeak, EuskoTren ligan aritzeko aukerarekin. Mutilen taldeak, berriz, seigarren denboraldia du, eta KAE2an ...