Jaizkibeleko ondare megalitikoa erakutsiko dute
Arma Plaza Fundazioak irteera antolatu du Jaizkibelera hilaren 14rako, eta Hondarribiko ondare megalitikoa erakutsiko dute. Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondare Zentroak hala eskatuta, Lurrailan enpresak aurkitu berri dituen bi monumentu megalitiko seinal...
Arma Plaza Fundazioak irteera antolatu du Jaizkibelera hilaren 14rako, eta Hondarribiko ondare megalitikoa erakutsiko dute. Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondare Zentroak hala eskatuta, Lurrailan enpresak aurkitu berri dituen bi monumentu megalitiko seinaleztatu dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udaleko Lorezaintza Zerbitzuaren laguntzarekin megalito hauek estaltzen zituzten sasi eta belarrak moztu dituzte.
Ibilbidea lau bat kilometrokoa izango da eta 8:45ean Hondarribiko garai bateko Paradoreko aparkalekuan bilduko dira. Izena emateko Arma Plazara joan edo 943 643 677 telefono zenbakira deitu behar da, astelehenetik aurrera. Azalpenak Lurrailan enpresaren eskutik egingo dituzte.

