Txikiek, euriari beldurrik ez sanferminetan
Haurren lekukoa gazteek hartuko dute gaur, koadrilen arteko jolasak, bazkaria eta batelen estropadarekin Euritsu esnatu zen atzo eguna, eta horrek goizeko lehen ordurako iragarrita zeuden ekimenak baldintzatu zituen. Puzgarriak arratsaldera arte ez zituzten jarri eta haurren futbito txapelketa bertan behera geratu zen. Txabol Sotoaren Biteri plazako karpari eskerrak, Tratu ona nahi dut, pasa hitza! lelopean antolatutako guztiak egin ahal izan ziren. Patata tortilla eta xake txapelketak zumarditik hara lekualdatu eta kitto, han aritu ziren txikiak goizean goizetik festa giroan, aterpean. Sukaldeko lanak eta xakeko erronkak bukatzerako atertu egin zuen, eta Adrian Canok eta Leire Maiak aginte makila hartu zuten barrutiko alkateorde Izaskun Biurrunen eskutik. Buruhandi eta erraldoiak lagun, Biteritik irten eta barrutiari bira eman zioten txikiek, haientzako propio antolatutako herri bazkarian bildu aurretik korrika, gosea egiteko. Bien bitartean, Biteri plazan, txapelketako irabazleek beren sariak jaso zituzten. Naroa Iturrik egin zituen esatari lanak. Gaur, Gazte Eguna Gaur, gazteek hartuko diete lekuko haurrei. Gazte Eguna dute eta eguerditik hartuko dituzte kaleak, egunerako propio landu dituzten elastiko beltzak soinean dituztela. Koadrilen arteko jolasak, bazkaria, eta batelen estropada, guztiak ospatuko dituzte gaur. Egitaraua Gaur, gazte eguna 10:00. Haurren pala txapelketa Biteri plazan. 11:00. Haurren esku pilota erakustaldia. Ondoren, pala finalak. 11:30. Erretiratuen toka txapelketa [...]
Haurren lekukoa gazteek hartuko dute gaur, koadrilen arteko jolasak, bazkaria eta batelen estropadarekin
Euritsu esnatu zen atzo eguna, eta horrek goizeko lehen ordurako iragarrita zeuden ekimenak baldintzatu zituen. Puzgarriak arratsaldera arte ez zituzten jarri eta haurren futbito txapelketa bertan behera geratu zen.
Txabol Sotoaren Biteri plazako karpari eskerrak, Tratu ona nahi dut, pasa hitza! lelopean antolatutako guztiak egin ahal izan ziren. Patata tortilla eta xake txapelketak zumarditik hara lekualdatu eta kitto, han aritu ziren txikiak goizean goizetik festa giroan, aterpean.
Sukaldeko lanak eta xakeko erronkak bukatzerako atertu egin zuen, eta Adrian Canok eta Leire Maiak aginte makila hartu zuten barrutiko alkateorde Izaskun Biurrunen eskutik. Buruhandi eta erraldoiak lagun, Biteritik irten eta barrutiari bira eman zioten txikiek, haientzako propio antolatutako herri bazkarian bildu aurretik korrika, gosea egiteko. Bien bitartean, Biteri plazan, txapelketako irabazleek beren sariak jaso zituzten. Naroa Iturrik egin zituen esatari lanak.
Gaur, Gazte Eguna
Gaur, gazteek hartuko diete lekuko haurrei. Gazte Eguna dute eta eguerditik hartuko dituzte kaleak, egunerako propio landu dituzten elastiko beltzak soinean dituztela. Koadrilen arteko jolasak, bazkaria, eta batelen estropada, guztiak ospatuko dituzte gaur.
Egitaraua
Gaur, gazte eguna
10:00. Haurren pala txapelketa Biteri plazan.
11:00. Haurren esku pilota erakustaldia. Ondoren, pala finalak.
11:30. Erretiratuen toka txapelketa Axularren.
12:00. Erretiratuen bote txapelketa Axularren.
12:00. Koadrilen arteko jokoak Zumardian.
13:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
14:30. Gazte bazkaria zumardian.
16:00. Koadrilen arteko batelen estropada Marealtan. Jarraian sardin jatea Katuen Etxadian.
16:30. Haur jolasak Kupeldegin.
18:00. Kantuki eta Margot taldeekin kontzertua Axularren.
18:00. Antzerkia Txabol Sotoan.
19:00. Buruhandi eta erraldoiak.
20:00. Bigantxak Luzuriagan.
20:00. Alkarkideren erromeria Azokan.
20:00. Joselu anaiak Zumardian.
20:30. San Fermin parrokian Salbea. Pasai Antxoko abesbatzak Agur Maria, Salve eta Aita gurea kantatuko ditu Jokin Otamendiren zuzendaritzapean.
21:00. Karaokea Iñigo Texen eskutik Biterin.
21:30. Helduen danborradako afaria Zaharren Biltokian.
23:00. Kontzertua gaztetxean. Ghetto Boys eta Street Bastards.
00:00. Helduen danborrada.
00:00. Joselu anaiak zumardian.
00:30. Beñat DJ Azokan.
Bihar, San Fermin
06:00. Gauerdi txarangarekin diana.
07:00. Bigantxak Luzuriagan.
11:00. Saltseroen Meza Anunciatan.
12:00. Meza Nagusia. Ordu berean, Xaxorda eta Saltseroak taldeen irteera. Ordu berean, Milagroko Udal Jota Eskolakoen Bira herrian zehar.
13:00. Joten emanaldia Axularren, Milagroko Udal Jota Eskolaren eskutik.
13:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
14:30. Saltseroen bazkaria Txabol Sotoan. Ordu berean, Xaxordaren bazkaria zumardian.
16:00. Mus txapelketa Galizia etxean.
18:00. Koadrilen arteko herri kirolak zumardian.
18:30. Haurren danborrada.
20:00. Zaragozako Atenas orkestraren kontzertua zumardian.
21:00. Iñigo Perurenarekin berbena Biterin.
21:30. Basariko danborradaren afaria elkartean.
23:00. Kontzertua gaztetxean. DJ Plazaola &Txabas.
00:00. Zaragozako Atenas orkestraren kontzertua zumardian.
00:00. Basari elkartearen danborrada Pasai txarangarekin batera.
00:30. Beñat DJ Azokan.
Etzi, igandea
06:00. Gauerdi txarangarekin diana.
07:00. Bigantxak Luzuriagan.
10:30. Barruti arteko haurren futbito txapelketako finalak Usozen
12:30. Haur jolasak zumardian.
13:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
14:00. Paella jatea Biterin. Segidan, Iñaki Labakaren emanaldia.
16:30. Helduen danborradak bisita egingo die Antxoko Eguneko Zentroan eta Berrako egoitzan dauden aiton-amonei.
18:00. Show Time taldearen eskutik dantza saio berezia Zumardian.
18:00. Emakumeentzako toka txapelketa Galiziako etxean.
19:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
19:00. Bertso jaialdia Azokan, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolariekin.
23:00. Su festa; era askotariko piroteknia erakustaldia: su-ponpak, sahatsak, kamuroak, krisantemoak, meteoroak…
23:30. Zezensuzkoa zumardian.
00:00. Gaixoa ni Zumardian.
Gaur, Gazte Eguna
Gaur, gazteek hartuko diete lekuko haurrei. Gazte Eguna dute eta eguerditik hartuko dituzte kaleak, egunerako propio landu dituzten elastiko beltzak soinean dituztela. Koadrilen arteko jolasak, bazkaria, eta batelen estropada, guztiak ospatuko dituzte gaur.
Irabazleak
Patata tortilla txapelketa
1. Saria. Aitor, Ibai eta Inhar.
2. Saria. Irati, Markel eta Asier.
3. Saria. Paule, Nora eta Uxue.
Xake txapelketa
1. Saria. Jose Luis Muñoz.
2. Saria. Urtzi Urdanpilleta.
3. Saria. Ander Tafal.

