Opari txekeak emango dituzte Hondarribia Txartelarekin erosteagatik
Hondarribiko Merkataritza Elkarteak opari txeke kanpaina martxan jarri du. Txekeak Hondarribia Txartela duten denden artean banatuko dituzte, eta hilabete honetan txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean banatuko dituzte. 10, 20 eta 50 euroko opari txekeak eskuratu ahal izango dira, eta zozketarik egin gabe banatuko dituzte, denda sarearen sistema informatiko baten bidez. Erosketa bat egin eta Hondarribia Txartelarekin ordaintzerakoan, zortea duten bezeroek, haien erosketa tiketean Erosketa txartela idatzita ikusiko dute, eta irabazi duten kopurua azalduko da. Opari txeke hori Hondarribia Txartela onartzen duten edozein dendatan truka daiteke, eskuratutako sariaren kopurua edo gehiago balio duen erosketa bat eginez. Opari txekeak urriaren 31 arte alda daitezke. Txartela doan Higerrek, Hondarribiko Merkataritza Elkarteak eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Hondarribia Txartela jarri zuten martxan, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izateko, eta haien jarrera azalera handiko merkataritza guneen aldean hobetzen laguntzeko. Bertako merkataritza eta ostalaritza garatzeko eta ondorioz hiria bera sustatzeko lankidetza estrategikoa da; izan ere, «aberastasuna eta ondasunak sortzeko» proiektu bezala jarri zuten martxan. Hondarribia Txartela proiektuan, hiritarrez gain, merkataritza eta ostalaritzako establezimendu guztiek har dezakete parte. Helburua ondorengoa da: merkataritza gune bakar bat bezala aritzea, sustapen ekimen eta fideltasun ekintzak eginez, batera. Aldi berean, txartelaren titularrek erosketak modu erosoan egin ahal izango dituzte, opariak lortuko dituzte, haien [...]
Hondarribiko Merkataritza Elkarteak opari txeke kanpaina martxan jarri du. Txekeak Hondarribia Txartela duten denden artean banatuko dituzte, eta hilabete honetan txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean banatuko dituzte.
10, 20 eta 50 euroko opari txekeak eskuratu ahal izango dira, eta zozketarik egin gabe banatuko dituzte, denda sarearen sistema informatiko baten bidez. Erosketa bat egin eta Hondarribia Txartelarekin ordaintzerakoan, zortea duten bezeroek, haien erosketa tiketean Erosketa txartela idatzita ikusiko dute, eta irabazi duten kopurua azalduko da. Opari txeke hori Hondarribia Txartela onartzen duten edozein dendatan truka daiteke, eskuratutako sariaren kopurua edo gehiago balio duen erosketa bat eginez. Opari txekeak urriaren 31 arte alda daitezke.
Txartela doan
Higerrek, Hondarribiko Merkataritza Elkarteak eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Hondarribia Txartela jarri zuten martxan, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izateko, eta haien jarrera azalera handiko merkataritza guneen aldean hobetzen laguntzeko. Bertako merkataritza eta ostalaritza garatzeko eta ondorioz hiria bera sustatzeko lankidetza estrategikoa da; izan ere, «aberastasuna eta ondasunak sortzeko» proiektu bezala jarri zuten martxan.
Hondarribia Txartela proiektuan, hiritarrez gain, merkataritza eta ostalaritzako establezimendu guztiek har dezakete parte. Helburua ondorengoa da: merkataritza gune bakar bat bezala aritzea, sustapen ekimen eta fideltasun ekintzak eginez, batera.
Aldi berean, txartelaren titularrek erosketak modu erosoan egin ahal izango dituzte, opariak lortuko dituzte, haien ordainketak helbideratu ahal izango dituzte eta finantza izaerako abantailak izango dituzte banketxez aldatu gabe. Txartela doan dela gogorarazi dute.


