Pasaitar ordezkaritza garaipen bila, kayakean
Bihar jokatuko da Plentzian Euskadiko Koparen 4. proba. Trintxerpeko Donostia Kayak eta Pasaia Kayak taldetako ordezkaritza bat han izango da. Sprinter modalitate nagusian Lander Rodriguez eta Aritz Araneta seniorrak faborito nagusien artean daude K-...
Bihar jokatuko da Plentzian Euskadiko Koparen 4. proba. Trintxerpeko Donostia Kayak eta Pasaia Kayak taldetako ordezkaritza bat han izango da. Sprinter modalitate nagusian Lander Rodriguez eta Aritz Araneta seniorrak faborito nagusien artean daude K-1ean. Hondarribiko K-2 ontziak orain arte erakutsitako
nagusitasuna hausten saiatuko dira Imanol Burguera eta Ander Orbegozo beren K-2arekin. Bestetik, Ion Carballo juniorra Pasaian lortutako garaipena errepikatzen ahaleginduko da itsasoko espezialisten aurretik, eta Ainara Benavente lehen neska izateko helburuz uretaratuko da.
Pasaiak Kayak taldeko Txema Yarza sprinter beteranoak eta kayak tradizional modalitateko Patxi Benaventek eta Valer Carballok osatuko dute pasaitar ordezkaritza. Iragarritako haize indartsuak gauzak zaildu ditzake estropadan.

