Sardin jatea, salsa eta danza, gaurko planak
Gaur arratsaldean, ostiralarekin, sardin jatea izango da Kaneta Portuan, 18:30etik aurrera. Ez da gaurko hiri-erdigunean dagoen hitzordu bakarra; izan ere, 19:00etan salsa kontzertua izango da, Merkatu Zaharrean. Geroago Hondartza auzoan dago zer entzu...
Gaur arratsaldean, ostiralarekin, sardin jatea izango da Kaneta Portuan, 18:30etik aurrera. Ez da gaurko hiri-erdigunean dagoen hitzordu bakarra; izan ere, 19:00etan salsa kontzertua izango da, Merkatu Zaharrean.
Geroago Hondartza auzoan dago zer entzun eta zer ikusi. 20:30etik hasita, dantza erakustaldia izanen da Zokoburun jarritako taulatu gainean. Bihar, ordu berean, beste talde bat ariko da bertan.

