
Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du eta aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte hartze esparrua eskainiko diete. Hondar Kirolak programan, herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuko teknikariekin batera eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute. “Hondar Kirolak VIII proiektua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza” esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. Futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, eskatzen duten gazteentzat kirol materialen mailegua eskainiko dute. Gaur jarri dute martxan zerbitzua eta hilaren 27a arte izango da irekita. Hondar Kirolak asteartetik ostiralera irekitzen dute, arratsaldeko lauetatik zortzietara. Hondar Kirolak programarentzat informaziorako etxola bat jarri dute, eta etzi arte, Hondartza Eskubaloiaren inguruan animazioak egingo dituzte.

Urtero bezala, Santiago egunean kutxa entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek arrantza oparoa izan dezaten eta aurten, Naiara Zubillaga izango da Santiago eguneko jaian, uztailaren 25ean, kutxa buru gainean eramango duen hondarribiar gaztea. Santia...

Arma Plaza Fundazioak kultur ikustaldi bat antolatu du, Jaizkibelera, larunbaterako, Hondarribiko ondare megalitikoaren berri emateko. Irteerak lau ordu iraungo du, eta ibilbidea, guztira, lau bat kilometrokoa izango da. Parte hartzaileak 08:45ean elkartuko dira Hondarribiko garai bateko Paradoreko aparkalekuan, eta bisita 09:00etan hasiko dute. Jaizkibelgo gainaldetik Erramutzera joango dira, ondoren Guadaluperantz, Jaizkibel III eta Jaizkibel IV trikuharrien ondotik igaro, eta hortik Zioso parajera jaitsiko dira; bertan dago duela gutxi aurkitu zuten Zioso trikuharria. Gune horretatik abiapuntura itzuliko dira beste bide batetik, Jaizkibel V eta Jaizkibel VI bisitatuko dituzte, eta ahal badute Atxiñar trikuharrira era jaitsiko dira. Bukatzeko, Iskulin trikuharria ikusiko dute, aparkalekutik 500 bat metrora. Ikustaldi osoan zehar emango diren azalpenak Lurrailan enpresaren eskutik joango dira. Izena emateko Arma plazara joan edo 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek. Kultur ondarea Arma Plaza Fundazioaren helburua da Hondarribiko kultur ondarea kudeatu eta sustatzea. Hiriko ondareari balioa ematearen aldeko apustua egin dute, inbertsio publikoetatik aberastasuna sortzeko. Fundazioa sortzeko ideia ia hamabost urtez eta «borondate hutsez» lanean daraman Historiaren Lagunak elkartearena izan zen. Aurten, fundazioa «era funtzionalean» lantzen hasi dira, eta bi lantalde sortu dituzte.

Udalak harrera egin zien ostiralean Oporrak Bakean programaren barruan uda honetan Hondarribian egongo diren Saharako haurrei. Harreraren ondoren, haur bakoitzak lizar bana landatu zuen mendian, iaz jaiotako 173 haurrengatik urte hasieran landatu ziren toki berbean. Zuhaitz horien kalearen izena Sahara-Wilaya Aaiun da. Denetara bost izan dira aurten Hondarribira etorri diren Saharako haurrak, eta bi hilabetez izango dira hirian.

Etzitik igandera egingo duten Hondarribia Blues Festival jaialdiaren zazpigarren ekitaldia dela eta, Bentako aparkalekua itxi egin dute. Larunbatean, besteak beste, Robert Cray eta Eric Sardinas musikarientzako agertoki nagusia montatu zuten. Gainera, ...

Etzi, literatura tailerra egingo dute, 16:00etatik aurrera, Zuloaga Etxean. William Traver idazlearen Verano y amor liburua landuko dute. Guztira, hiru tailer antolatu dituzte, literaturazaleek esperientziak trukatzeko.

ESAITek antolatu du irteera bat hilaren 18rako eta 19rako; Oñatiko peña batzuek antolatu dute bestea Hilaren 18an (Peyresoure) eta 19an (Peyregude) Tourreko etapak ikusteko autobusa antolatu du ESAITek. Jakinarazi dutenez, interesa dutenek honako tel...

Urtero karmenetan ospatzen den Julio Montoyaren oroimenezkoa iganderako antolatu du Trintxerpeko Atletiko Klubak. 10:15ean hasiko da proba, Azokatik. Helmuga ere bertan kokatuko dute. Ibilbideak 5 kilometro ditu, herriko kaleetan barrena bi bira emanez...

Joan den astelehenean egindako bilkuran, eskualdeko gazte sozialistek Azahara Dominguez aukeratu zuten berriz ere Irun-Hondarribiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi. 2009an hautatu zuten lehen aldiz.

20:00etatik aurrera Azokan bilduko da Antxoko Jai Batzordea, sanferminen balorazio egiteko.

Goizez 10:00-14:00. Meategira bisita gidatuak, prezio murriztuan. Oinarrizko bisita: 2 euro. Meategia sakonean: 3 euro. 11:30-12:30. Historiaurreko lanketa tekniken erakustaldia. Erakusketak. Luberri Ikasgune Geologikoa eta Herri Musikaren Txokoa. Txu...

Haurretan Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria; helduetan, Mikel Martinez eta Andoni Ugalde Asteburuan jokatu dituzte Xanistebanetako Pilota Txapelketako finalerdiak, eta dagoeneko erabakita daude finalak. Oiarpek antolatutako lehiaren barruan, lau parti...

Xanisteban Txirrindulari Saria antolatzen 25 urte daramatza Lartaunek. Azken urteetan, baina, krisia nabaritu dute antolatzaileek, bereziki udalaren laguntzen aldetik. Horrez gain, diru laguntzak beste arlo batzuetatik lortzea geroz eta zailago dela g...

Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak antolatuta, abuztuaren 8tik 13ra joango dira hara interesa dutenak Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak, normalean, urtero antolatzen du Karaezera (Bretainia) bidaia, xanistebanen ondorenerako. Iaz ez zuten bidaiarik antolatu, baina aurten berriro aurrera ateratzea lortu dute. Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) itzuliko dira, toki horretara, ilunabarrean. Joateko interesa duten helduek 180 euro ordaindu behar dituzte, eta gazteek 140. Hori bai, gaztetxoenek —18 urtera artekoek— arduradun batekin joan beharko dute. Izena eman aurretik Euskadiko Kutxako honako kontu zenbakian diru hori sartu behar dute: 126.1.03143.1. Ordainduta, ordainagiria udaletxera eraman behar dute interesdunek, eta bertan izena eman. Atzotik etzira (hilaren 12ra), Karaezera inoiz joan ez direnek dute izena emateko aukera. Gainontzekoek, berriz, etzitik hilaren 30era eman ahal izango dute. Guztira, 50 pertsonako taldea osatu arte, horixe baita autobusaren plaza kopurua. Senidetza elkarteak nabarmendu duenez, izena ematen dutenen artean oiartzuarrek izango dute lehentasuna. Iaz, bidaiarik ez Iaz, Karaezko lagunei urtebeteko atsedenalditxoa ematea erabaki zuten, eta Bretainiara bidaiarik ez egitea: «Udaletxe berria, inoiz berritua izan bada, oraingoa izan da, eta martxan jarri berria da. Denok dakigu bidaia hau antolatu ahal izateko udalaren diru laguntza beharrezkoa dugula. Eta udala martxan jarri ezinean [...]

Errenteriako Udalak aholkulari juridiko lanpostua betetzeko deialdia egin du. Eskaerak gaurtik hilaren 22ra arte aurkez daitezke udaletxeko erregistroan. Epea hilaren 24an bukatzen da, baina bai 23an eta baita 24an ere itxita egongo da erregistroa. Inf...

Iragarpenak bete egin ziren eta haize bortitzak gogor astindu zuen Plentzian larunbatean jokatutako euskal ligako euskal kayakeko proban, olatu arriskutsuak eraginez. Egoera petralari aurre eginez, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta kir...

Karmen eguna ospatuko dute igandeko arratsaldeko bostetatik aurrera. Ordu horretan egingo dute Portuko elizan errespontsuaren otoitza. Bost terdietan Karmen amabirjinaren irudia hartuko dute eta prozesioan aterako dute Bentan amarratutako itsasontzira...

Donostiako Monpaseko pasabidearen proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar duen diru laguntza eskatu zuen Jose Antonio Santano alkateak joan den astean. Behobian antzeko proiektu bat egin nahi du alkateak, eta eskaera hori kritikatu egin du Irungo EAJk. ”Donostiako pasabidea egiteko zuzenduta dagoen diru kopurua aurrekontu sail zehatz batekoa da, beraz, izena eta abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako dirua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoyk, Irungo jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak. EAJk uste du Behobia auzoa eta Azken Portu kiroldegia, Bidasoaren ertzetik joango litzatekeen pasabide baten bidez lotzea “ideia interesgarria” dela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako premiak” daudela esan du. Gai horri lotuta, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela baieztatu du Xabier Iridoyk: “Behar hori Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahai gainean jarri zen, iaz. Lan horiek ibaiak gainezka egitea ekidingo lukete”. Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoa dragatzeko lanen egoera zein den galdetuko duela esan du Iridoyk. “Oihartzuna bilatu du” Irungo EAJren udal taldearen ustez, Monpaseko pasabiderako aurreikusitako diru laguntza beste egitasmo batera bidera ezin daitekeenez, uste dute joan den astean egindako eskaerarekin Jose Antonio Santano alkateak komunikabideetan azaltzea besterik ez [...]

‘Kirolez blai’ saioan itzuliaz ariko dira gaur eta ostiralean, batetik; ‘Arguyuan’ ariko da Iratxe Ibarra, bestetik Tourra bigarren astean sartu da, eta baita Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saio berezia ere. Aste honetan, herriko zikloturista ...