EAJ: «Pasabidea ez da premiazkoa»
Donostiako Monpaseko pasabidearen proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar duen diru laguntza eskatu zuen Jose Antonio Santano alkateak joan den astean. Behobian antzeko proiektu bat egin nahi du alkateak, eta eskaera hori kritikatu egin du Irungo EAJk. ”Donostiako pasabidea egiteko zuzenduta dagoen diru kopurua aurrekontu sail zehatz batekoa da, beraz, izena eta abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako dirua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoyk, Irungo jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak. EAJk uste du Behobia auzoa eta Azken Portu kiroldegia, Bidasoaren ertzetik joango litzatekeen pasabide baten bidez lotzea “ideia interesgarria” dela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako premiak” daudela esan du. Gai horri lotuta, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela baieztatu du Xabier Iridoyk: “Behar hori Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahai gainean jarri zen, iaz. Lan horiek ibaiak gainezka egitea ekidingo lukete”. Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoa dragatzeko lanen egoera zein den galdetuko duela esan du Iridoyk. “Oihartzuna bilatu du” Irungo EAJren udal taldearen ustez, Monpaseko pasabiderako aurreikusitako diru laguntza beste egitasmo batera bidera ezin daitekeenez, uste dute joan den astean egindako eskaerarekin Jose Antonio Santano alkateak komunikabideetan azaltzea besterik ez [...]
Donostiako Monpaseko pasabidearen proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar duen diru laguntza eskatu zuen Jose Antonio Santano alkateak joan den astean. Behobian antzeko proiektu bat egin nahi du alkateak, eta eskaera hori kritikatu egin du Irungo EAJk. ”Donostiako pasabidea egiteko zuzenduta dagoen diru kopurua aurrekontu sail zehatz batekoa da, beraz, izena eta abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako dirua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoyk, Irungo jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak.
EAJk uste du Behobia auzoa eta Azken Portu kiroldegia, Bidasoaren ertzetik joango litzatekeen pasabide baten bidez lotzea “ideia interesgarria” dela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako premiak” daudela esan du.
Gai horri lotuta, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela baieztatu du Xabier Iridoyk: “Behar hori Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahai gainean jarri zen, iaz. Lan horiek ibaiak gainezka egitea ekidingo lukete”.
Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoa dragatzeko lanen egoera zein den galdetuko duela esan du Iridoyk.
“Oihartzuna bilatu du”
Irungo EAJren udal taldearen ustez, Monpaseko pasabiderako aurreikusitako diru laguntza beste egitasmo batera bidera ezin daitekeenez, uste dute joan den astean egindako eskaerarekin Jose Antonio Santano alkateak komunikabideetan azaltzea besterik ez duela bilatu.
“Hedabideen oihartzuna baino ez du bilatu. Errealitate bilakatzeko aukerarik ez duten proiektuak aurkezteari utz diezaiola behintzat. Bere ahaleginak hiritarren behar garrantzitsuenetara bideratzea eskatzen diogu alkateari”, gaineratu du Irungo EAJren udal taldearen bozeramaileak.
Badiako itzulia osatzeko falta den zati handienetakoa da Behobiako bariantea
Aspaldiko egitasmoa da badiako lau herriak oinezkoentzako eta bizikleta zaleentzako bideekin lotzea. Hendaian zati handiena egina dago: Bidasoa pasealekuak bi bide bereizita ditu, oinezkoentzako bat eta txirrindularientzako bestea —badia gaineko harresiaren azpiko zatian pasabide bat eraiki zuten. Bidasoa pasealeku amaieratik Errotazilio karrikaraino beste bat eraikitzeko asmoa dute—. Errotazilio karrikatik Pausuraino doan bideko lehen zatia oinezkoek eta bizikletek partekatzen dute; azken zatia bereizita dago. Pausun metro gutxi bustitzen ditu Bidasoak, zubi ingurukoak. Ez dago egokitua oraindik.
Irunen Ficoba-Gal eremua da osatuen dagoena; orain gutxi Osinbiribil parkeko bidea berritu dute, eta Dunboako kanaletik Santiago zubiraino eginda dago bidea. Baina itzulia osatzeko zati asko falta dira hirian: Behobiako zatia, Azken Portu eta Osinbiribil artekoa, eta konplexuena, Ficobatik Hondarribira doana.
Hondarribian azken urteetan bidegorri sarea handitzen ari dira, baina Irungo Zubimusutik Harresilandarainoko tartea lotzea falta da, eta Portu auzoan ere, Bidasoa pasealekuaren bukaeratik Foru kale hasieraraino txirrindulariek ez dute biderik.

